XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Potentzia: 1.000 W.
Elektraindarrezko elemento berogailuen kopurua: 1
TIMSHEL marka, 2+2 MI modelua.

Ezaugarriak: Voltmaila: 220 V.
Potentzia: 3.500 W.
Elektraindarrezko elemento berogailuen kopurua: 2.

Administrazio-bidea akitzen ez duen Erabaki horren aurka, Gora-jotzeko Eskea egin ahal izango da, Administrazio-Bideari buruzko Legearen 122. Atalean ezarritakoaren arauera.

Eske hori, Industria eta Merkataritzako Administrazio eta Industria-Birregituraketarako Sailburuorde Jn. T. Argiaren aurrean egin behar izango da, honen adierazpena jaso dadin egunaren biharamonetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan.

Erabaki honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean hartuko du indarra.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori.

Gasteiz, 1987.eko Irailak 9.

Industria-Administraziorako Zuzendaria, PEDRO RUIZ DE ALEGRIA ROGEL.

ERABAKIA, Industria Administraziorako Zuzendaritzaren 1987.eko Irailaren 9koa; Urduñan (Bizkaia) Sociedad de Materiales Orduña Laboral Sociedad Anónima (SOMOL S. A.) delakoak elektrikazko labe eransgarri bat, TIMSHEL markako 230 HE eta 200 HE modeluak, homologatuz.

Egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoko Urduñako La Pau kaleko 8.ean duen Sociedad de Materiales Orduña Laboral Sociedad Anónima (SOMOL, S.A.) delakoak aurkeztutako eskabidea, Sociedad de Materiales Orduña Laboral Sociedad Anónima (SOMOL, S.A.) delakoak Urduñan (Bizkaia) dituen industria instalazioetan fabrikatutako elektrikazko labe eransgarri bat homologatzekoa alegia, jaso ondoren Industria Administraziorako Zuzendaritzan.

Hau honela: Indarrean dauden legeek eskatutako agiriak aurkeztu dituela interesatuak, hots, homologazioa eskatzen deneko produktuari dagozkionak.

Hau honela: Madrileko Laboratorio C.T.C. Servicios Electromecánicos, S.A. delakoak, 994-M-IE/2 eta 1185-M-IE/3 ezaugarriak dituzten diktamenak teknikoaren bidez eta TECNOS Garantía de Calidad, S.A. Entitate Laguntzaileak TV-SOMIA-01 (AD) ezaugarria duen egiaztagiriz, zera jakinarazi dute: elektra indarra erabiltzen duten etxeko aparailuei buruzko arau teknikoak derrigorrez betebeharrekotzat deklaratzen dituen Ekainaren 5eko 2236/1985 Errege Dekretuan 1985.eko Abenduaren 9ko Aginduz garatutakoan, gaurregun ezarritako zehaztapen guztiak betetzen dituela aurkeztutako moeta edo modeloak.

Zera ikusita: SOMOL, S.A. Elkarteak egiten dituen hainbat gailu homologatzeko baimena ematen duen Eusko Jaurlaritzako Industria eta Merkataritzaren Administraziorako Sailordetzaren Erabakia.